28/06/2023

BIO-XR ikastaroaren lan praktikoa hautatu da

Tknika

Tknikak BIO-XR ikastaroa egin du. Ikastaro horren helburu nagusia Osasun, Kimika, Elikagai Industria, Gizarte eta Kultur Zerbitzuetako lanbide-arloetan errealitate birtual, misto eta areagotuaren aplikazioak ezagutarazteko prestakuntza izanda. Prestakuntza honen bidez, berariazko softwareen erabilera zabaldu nahi dugu, lanbide-heziketako irakasleek prozedura praktikoak egin ditzaten. Horrez gain, irakasleei tresnak emango dizkiegu Ethazi metodologian integratzeko.

Kristina Garatek (CIFP Txurdinaga LHII), Mikel Lekubek (CIFP Txurdinaga LHII) eta Itxaso Algarrek (Don Bosco) talde bat osatu dute ikastaroko lan praktikoa egiteko. Jaime Corrales gure lankide eta Berrikuntzako zuzendariaren laguntza izan du lanak.

Aurkeztutako lan guztien artean bakarra egingo litzateke datorren ikasturtean Tknikaren laguntzarekin, eta gure lankideena aukeratu da, ideia eta ekarpen oso interesgarriak baititu praktikan jartzeko.

Proposamenak bi lan-ildo ditu:

1. Espazio bakoitzean beharrezkoak diren segurtasun-ekipoak eta -elementuak gehitu behar zaizkion laborategi bat bisitatzea, ekipo eta elementu horiek laborategiari atxikitako biltegi batetik hartu eta dagokion lekuan jarrita.

2. Eszena ERRAZAK (elementu elkarreragilerik gabe) sortzeko modu bat definitzea, SketchUp (edo beste batzuk) diseinuetatik abiatuta.
Parte hartzen duten ikastetxe bakoitzerako, ikasleek diseinatutako bost laborategiak 5 eszenatara inportatu beharko lirateke.

IKUSI BERRI GUZTIAK
linkedin facebook pinterest youtube rss twitter instagram facebook-blank rss-blank linkedin-blank pinterest youtube twitter instagram