Horren berri eman dute ostegun honetan Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburu Juan Ignacio Pérez Iglesiasek eta Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza zuzendari Maialen Agirrek, Gipuzkoako Merkataritza Ganberan egindako ekitaldi batean. Fisika kuantikoak datozen urteetan izango duen "inpaktu kulturalean" jarri dute arreta. Adierazi dutenez, historian zehar, gizateriak "iraultzaileak izan diren teoria zientifikoak" garatu ditu ordura arte zegoen pertzepzioa aldatzean, hala nola Kopernikoren teoria heliozentrikoa, Darwinen hautespen naturala, Einsteinen erlatibitatearen teoriak eta, orain, fisika kuantikoa.