Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailak iIkerbasquerentzako laguntza berriak onartu ditu (4 miloi eurkoa), konputazio kuantikoan bikaintasuneko ikerketa sustatzeko (Gobernu Bilera 2014-11-12)

13/11/2024


Datozen 4 urteetarako 4.000.000 euroko dirulaguntzaren helburua IBM Research-ekin konputazio kuantikoaren arloan bi ikerketa-akordioren (JRA) garapena finantzatzea da

Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak proposatuta, Gobernu Kontseiluak Ikerbasque/Ikerbasque Fundazioarentzako laguntzak onartu ditu gaur, IBM Research-ekin konputazio kuantikoaren arloan bi ikerketa-akordioren (JRA) garapena finantzatzeko, 4 milioi euro 2024tik 2028ra bitartean.

"IKUR teknologia kuantikoak" estrategiaren esparruan Euskadin konputazio kuantikoa sustatzeko helburuarekin, Ikerbasqueren eta IBM Researchen (konputazio kuantikoko sistemen garapenean nazioarteko lidergoa duen erakundea) arteko epe luzerako aliantza bat ezarri da. Euskadi ikerketa, prestakuntza eta garapen teknologiko eta industrialari aplikatutako konputazio kuantikoan nazioarteko bikaintasuneko nodo bihurtzea du helburu.

Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak bultzatutako aliantza estrategikoari esker, Euskadik munduko konputazio kuantikoko sistemarik aurreratuena instalatu eta erabiltzeaz gain, arlo horretako ikerkuntzarekiko eta etengabeko garapenarekiko konpromisoa adierazten du. Sailak abangoardiako ikerketa zientifikoaren alde egiten duen apustu garbiarekin guztiz lerrokatuta, aliantza horrek zientzia eta berrikuntza bultzatzen ditu Euskadin, eta konputazio kuantikoaren garapen globalari nabarmen laguntzen dio.

Iturria



BERRRI GUZTIAK IKUSI
linkedin facebook pinterest youtube rss twitter instagram facebook-blank rss-blank linkedin-blank pinterest youtube twitter instagram