Analisi eta Kalitate Kontroleko Laborategiko ikaslegoa Cementos Lemonako instalazioak ezagutzera joan zen apirilean. Bisita honekin, portlana nola ekoizten den hobeto ulertu zuten. Orain, gure laborategietan porlana aztertzen ari dira, ea produktuak kalitate-normek eskatzen dituzten parametroak betetzen dituen jakiteko.

CIFP Txurdinaga LHII ikastetxeak, RKInformatikarekin lankidetzan, Mikkeliko (Finlandia) bi ikasle sartu ditu praktikak egiteko eta, horrela, beraien ikasketak osatzeko.

Urtero bezala, astearte honetan, hilak 12, Otxarkoaga Heziketa Zentroko Informatika eta Komunikazioetako Oinarrizko Lanbide Heziketako 2. mailako ikasleak etorri zitzaizkigun, Ismael tutorearekin batera. Bisita honetan gure institutua eta Sistema Mikroinformatiko eta Sareen erdi maila ezagutu zuten. Erdi mailako irakasleekin egon ziren, graduaren errealitatea hurbilagotik ezagutzen.

Eskerrik asko Jullia, Leire eta 1SM2 taldeari zuen laguntzagatik!

14an, PROVIDER-en V. Edizioaren hirugarren sentsibilizazio eguna ospatu da, Errealitate Areagotua teknologia lantzeko. Errealitate Areagotua teknologia Bexreal-en eskutik ezagutzeaz gain, ikasleek eta irakasleak tailer batzuetan parte hartu, BIC BIZKAIA bisitatu genuen eta Drone by drone eta Ventijet enpresak ezagutzeko aukera eduki genuen.

Aste honetan, UNAMUNO BHI eta BERRIOTXOA IK.aren 4.m.ko ikasleak  gure istitutura hurbildu dira gure erdi mailako zikloak (MIKROINFORMATIKA-SISTEMETAK ETA SAREEAK, TELEKOMUNIIKAZIO-INSTALAZIOAK edota MERKATARITZA JARDUERAK) hobeto ezagutzeko.

Eskerrik asko tutore guztioi harreran laguntzeagatik!

Aurten ere, Informatika eta Komunikazioetako Oinarrizko LHko 2. mailako taldea gure istitutura hurbildu da, bere tutore Ismaelekin batera, MIKROINFORMATIKA-SISTEMETAKO ETA SAREETAKO erdi-mailako zikloa hobeto ezagutzeko.

Eskerrik asko Juliari eta 1SM2 taldeari harreran laguntzeagatik!

linkedin facebook pinterest youtube rss twitter instagram facebook-blank rss-blank linkedin-blank pinterest youtube twitter instagram