Aurten aukera izan dugu CYBERFRONT Donostia 2025 ekimenean laguntzeko, CyberEkin tailerrari gure ekarpena eginez, ikasleei zuzendutako CTF praktiko baten bidez zibersegurtasuna modu errazean eta esperientzian oinarrituta lantzea helburu duena.

Edizio honetan 5 zentrok hartu dute parte, bakoitzak 6 ikaslerekin, eta horrek ikaskuntza protagonista izan den giro dinamiko eta lehiakor bat sortu du.

Eskerrak eman nahi dizkiegu TKNIKAri eta antolakuntzari gure zentroan konfiantza jarri izanagatik, eta bereziki nabarmendu nahi dugu Aitor Espinosa Zibersegurtasuna irakaslearen lana: tailerrari eutsi dion plataforma diseinatzea eta ezartzea bere ardura izan da.

Azpiegiturak bikain erantzun zuen, eta jardunaldia arrakasta osoa izan zen, egindako lan tekniko sendoa agerian utziz.

Adibide argia da LanbideHeziketa-tik lankidetza eta talentua uztartzen direnean eman dezakegun balioarena.

Aurrera goaz!

Maiatzaren 6tik 10era bitartean, Quantum Astea ospatu da gure zentroan. Ekimen honen bidez, mekanika eta konputazio kuantikoa gerturatu zaizkie Lanbide Heziketako ikasleei, dibulgazio- eta prestakuntza-jarduera ezberdinen bidez.

Astea mekanika kuantikoaren oinarrien aurkezpen orokorrarekin hasi zen. Asteartea, asteazkena eta osteguna PQC (Post Quantum Cryptography) eta QKD (Quantum Key Distribution) kontzeptuetan zentratu ziren, batez ere Cibersegurtasun zikloko ikasleei zuzenduta.

Azken eguna konputazio kuantikoari eskaini zitzaion, eta Bizkaiko hainbat zentrotako ikasleek hartu zuten parte, tartean Tartangako ikasle gonbidatuek ere bai.

Zentroaren izenean, esperientzia hau oso positibotzat jotzen dugu, teknologia kuantikoarekiko interesa pizten lagundu duelako, eta haren aplikazioak etorkizun profesionalera hurbildu dituelako.

Urteroko ekitaldi bat da, azoka/merkatu formatuan antolatua, CIFP Txurdinaga LHII-ko marketin ikasleek antolatzen dutena. Jarduera honek ikasleei ekintzailetzan lan egiteko aukera ematen die, produktuak eskainiz, erakutsiz eta saltzen, sormena, ekintzailetza espiritua eta ikasleen arteko elkarreragina sustatuz. Ohikoa den bezala, beste hezkuntza-zentro batzuk bisitatzera gonbidatzen ditugu, gure zentroa eta gure ikasleek egiten duten lana ezagutzeko.

Datorren abenduaren 20an, Gabonak TX-ek Txurdinaga inbadituko du, dibertsioz beteriko
eguna ziurtatuta duzue.

Gelditu gabeko jolasak
UNO bezalako klasikoetatik e-sports txapelketetaraino, gustu guztietarako zerbait egongo
da!

Zuzeneko musika
Dantza eta kanturako HITS onenak.

Lunch berezia
Kargatu energia gure Gabonetako menuarekin!

Gabonetako bingoa
Eguberrietako saski sinestezin bat irabazi, 200 €-tan baloratua!

Eta amaitu urtea goitik!
Eta hori ez da dena! Parte hartu gure sare sozialetako zozketan, gainera eraman etxera
institutuko produktu esklusiboak eta gure babesleen opariak. Jarraitu gure sareak eta ikasi
nola parte hartu!

QR Instagram QR Tik-Tok
Instagram Tik-Tok

Ez galdu ekitaldi hau! Gabonak TX hiruhilekoa agurtzeko eta Gabonak lagunekin ospatzeko modurik onena da. Zure zain gaude!

Deskargatu goizeko programa eta arratsaldeko programa.

linkedin facebook pinterest youtube rss twitter instagram facebook-blank rss-blank linkedin-blank pinterest youtube twitter instagram