CIFP Txurdinaga LHII-n konpromisoa dugu gure ikasleen garapen integrala bermatzearekin, haien garapen akademikoaz gain, baita haien ongizate fisiko eta emozionalarekin ere. Hori dela eta, "Bizitza geldoa, heriotza geldoa" kanpaina abian jarri dugu, ikasleak elikadura osasungarri eta jasangarri baten garrantziaz kontzientziatzeko, haien kezka berehalakoetara zuzenduta.

Azukre, gantz eta produktu ultraprozesatuen gehiegizko kontsumoak, gazteen egunerokoan oso presente daudenak, ez dute soilik epe luzerako osasunari eragiten, baita haien errendimendu akademikoari, kontzentrazioari eta ongizate emozionalari ere. Gure kanpainaren helburua da elikadura desegoki baten ondorio berehalakoak azpimarratzea, hala nola nekea, energia falta, autoestimua baxua edo kontzentrazio-arazoak.

Ekimen honen bidez, jasangarritasuna eta gizarte-erantzukizuna ere sustatu nahi ditugu, etorkizuneko profesionalen prestakuntzaren ardatz nagusiak baitira. Osasunaren eta gazteen ongizatearen aldeko konpromisoa duten enpresak eta erakundeak gurekin elkarlanean aritzera gonbidatzen ditugu, elikadura-ohitura osasungarri eta kontzienteak sustatzeko.

Etorkizuna gaur hasten da, eta elkarrekin aldea eragin dezakegu.

Aste honetan, Spain Skills txapelketa egingo da Madrilen. Lanbide Heziketako txapelketa horretan, EuskoSkills 2023 eskualdeko lehiaketa irabazi duten ikasleek hartuko dute parte.

Mikel Ayala gure ikastetxeko ikaslea Euskadiren ordezkaria izango da Web Garapenaren modalitatean, eta gure ikastetxea Koordinatzailea da.

Madrilera joan dira José Manuel Insausti eta Laura Folgado irakasleak, Web Garapeneko tutore eta koordinatzailea hurrenez hurren, eta Goiatz Bilbao, Erakusleiho-apainketako espezialitateko koordinatzaile teknikoa.

Gizarteratzeko 2. ISOko ikasleen ekimenez, jostailuen, garbiketarako materialaren eta eskola-materialaren bilketa solidarioa egin da egun hauetan, "Operación Niño de la Navidad" proiekturako. Garapen bidean dauden herrialdeetan bizi diren haur eta gaztetxoei poza eman nahi dien ekimen solidarioa da. Gizarteratzearen ziklo osoak parte hartu du, eta eskerrak eman zaizkie emandako laguntzagatik.

Mila esker zuen ezagutza eta esperientzia gurekin partekatzeagatik!

Tknikak BIO-XR ikastaroa egin du. Ikastaro horren helburu nagusia Osasun, Kimika, Elikagai Industria, Gizarte eta Kultur Zerbitzuetako lanbide-arloetan errealitate birtual, misto eta areagotuaren aplikazioak ezagutarazteko prestakuntza izanda. Prestakuntza honen bidez, berariazko softwareen erabilera zabaldu nahi dugu, lanbide-heziketako irakasleek prozedura praktikoak egin ditzaten. Horrez gain, irakasleei tresnak emango dizkiegu Ethazi metodologian integratzeko.

Kristina Garatek (CIFP Txurdinaga LHII), Mikel Lekubek (CIFP Txurdinaga LHII) eta Itxaso Algarrek (Don Bosco) talde bat osatu dute ikastaroko lan praktikoa egiteko. Jaime Corrales gure lankide eta Berrikuntzako zuzendariaren laguntza izan du lanak.

Aurkeztutako lan guztien artean bakarra egingo litzateke datorren ikasturtean Tknikaren laguntzarekin, eta gure lankideena aukeratu da, ideia eta ekarpen oso interesgarriak baititu praktikan jartzeko.

Proposamenak bi lan-ildo ditu:

1. Espazio bakoitzean beharrezkoak diren segurtasun-ekipoak eta -elementuak gehitu behar zaizkion laborategi bat bisitatzea, ekipo eta elementu horiek laborategiari atxikitako biltegi batetik hartu eta dagokion lekuan jarrita.

2. Eszena ERRAZAK (elementu elkarreragilerik gabe) sortzeko modu bat definitzea, SketchUp (edo beste batzuk) diseinuetatik abiatuta.
Parte hartzen duten ikastetxe bakoitzerako, ikasleek diseinatutako bost laborategiak 5 eszenatara inportatu beharko lirateke.

Aste honetan, UNAMUNO BHI eta BERRIOTXOA IK.aren 4.m.ko ikasleak  gure istitutura hurbildu dira gure erdi mailako zikloak (MIKROINFORMATIKA-SISTEMETAK ETA SAREEAK, TELEKOMUNIIKAZIO-INSTALAZIOAK edota MERKATARITZA JARDUERAK) hobeto ezagutzeko.

Eskerrik asko tutore guztioi harreran laguntzeagatik!

Azken 3 egunetan, gure ikasleek gogor parte hartu dute EuskoSkilletan, honako espezialitateetan: Erakusleiho-apainketa, Laborategi kimikoko teknologia, Web garapena, Mugikorretarako aplikazioen garapena, Zibersegurtasuna eta Sareko sistemen administrazioa.

Zorionak parte hartu duten ikasle eta irakasle guztiei, baina, batez ere, sarituei!

- Mikel Ayala, urrea Web garapenean.
- Martín Caño, urrea mugikorretarako aplikazioen garapenean.
- Jasone Pereda, zilarra laborategiko teknologian.
- Jodith Zegarra, brontzea erakusleihoetan.

Joan den astean, Administrazio eta Finantzetako ikasleok EKHILUR monetaren bidez Bilboko tokiko merkataritza sustatzeko proiektu batean parte hartu genuen.

Graciela Rodríguez eta Idoia Clemente, AVIFES –Bizkaiko senideen eta gaixotasun mentala duten pertsonen elkarte-ko psikologoak, bisita egin ziguten, GIZARTERATZEko 1.mailako ikasleekin diagnostikoei, arrisku-faktoreei eta batez ere, babes-faktoreei buruzko ezagutzak partekatzeko.

Pribilegio bat hain laguntza-baliabide baliotsuak izatea!

Joan den ostiralean, SunChemical-en eskutik, ENPRESEKIKO HITZALDI-TOPAKETEN VIII. edizioa itxitzat eman genuen. Bertan, gure goi-mailako heziketa-zikloetako espezialitateekin zerikusia duten hainbat hizlarik eta enpresa/erakundek hartu dute parte:

VERSIA. Garazi Mosteirok – talentuaren kudeaketaren arduradunak- eta 4 teknikari juniorrek -Marinak (sistemak), Anderrek eta Anerrek (zibersegurtasuna) eta Gabrielek (softwarearen garapena) - saio bikoitza egin zuten gure IFCko ikasleekin (2DW3, 2DW3D, 2DM3, 2AS3 eta 3CI3)

• ANFIBIUM. Gorka Muñecasek – Founder & Ceo- startupen ekintzailetza-ereduaz eta full stack developer eta marketin digitala konbinatzeko beharraz hitz egin zien gure 2DW3 eta 2MP3ko ikasleei

ArcelorMittal. Juan Antonio Alonsok – Basauriko Iparraldeko Banaketako Finantza Baliabideen Zentroko kontu-arduradunak – 2AF3 eta 1AF3 taldeekin gehien baloratzen dituzten gaitasun teknikoak eta zeharkakoak azpimarratu zituen.

PRIMARK. Bilbao Gran Víako dendako Raquel Marcosek – Culture & People Manager- eta Víctor Núñezek – Trainee Manager-  bere enpresako programez, balioez eta profil profesionalez hitz egin zuten 2GV3, 1GV3 eta 2AC2ko ikasleekin.

GOIZTIRI ELKARTEA. Madrigal Álvarezek – Barakaldoko Pertsonen Kudeaketaren arduradunak- 2IS3, 2IS3D eta 2IS3Eko ikasleei xehetasunez azaldu zien nola lan egiten den bere erakundean, zer beharrizan betetzen dituzten eta lanean zer garrantzi duen zoriontasunak.

HANOK AGENCY. Aiala Icazak -Chief Operations Officer- harriturik utzi zituen 2MP3 eta 1GV3ko ikasleak beren ibilbide profesionalarekin, lan-sektoreari buruzko ikuspegiarekin eta prestakuntza-iradokizunekin

SunChemical. Aurora Iturbek eta Idoia Garatek – Galllartako bikaintasun-zentroko zuzendaritza tekniko-zientifikoaren arduradunek – beren merkatua eta produktuak egiteko prozesua erakutsi zieten 2LA3 eta 1LA3ko ikasleei, eta laborategiko lanean zeharkako gaitasun jakin batzuek duten garrantzia azpimarratu zuten.

Eskerrik asko partaide guztiei laguntza desinteresatu eta baliotsuagatik!

linkedin facebook pinterest youtube rss twitter instagram facebook-blank rss-blank linkedin-blank pinterest youtube twitter instagram