
Teknologiaren mundua flipatzen badizu eta adimen artifizialaren eta datu handien cracka izan nahi baduzu, ezin duzu espezializazio ikastaro hau galdu. Algoritmoak entrenatzen, datuak aztertzen eta zure sormen teknologikoa askatzen ikasiko duzu.
Presta zaitez benetako jeinu digitala izateko! Ez pentsatu gehiago eta murgildu IAren eta data handiaren mundu zoragarrian!
900 ordu


Teknologia maite baduzu eta mundu digitalaren defendatzaile izan nahi baduzu, zibersegurtasunean espezializatzeko ikastaro hau zuretzat da. Sistemak babesten, mehatxuak antzematen eta informatikako segurtasunean espezialista bihurtzen ikasiko duzu.
Prestatu superheroi edo superheroina digitala izateko! Ez izan zalantzarik, batu zaitez zibererasoen aurkako borrokara eta ziurta ezazu guztiontzako etorkizun segurua!
900 ordu


Saltzearena, kartelak, iragarkiak eta beste publizitate-elementu batzuk editatzearena edo beti zure burua erakusleiho baten atzean ikusi baduzu... begiratu Merkataritza eta marketina familiako zikloen eskaintzari.
Zurea zenbakiak badira eta zure saltsan bazaude kalkulagailuarekin eta Excel-arekin, zure zikloa Administrazioa eta Finantzak da.
Berdin dio zurea ordenagailuekin kakaztu, webguneak garatu edo zibersegurtasunaren edo datu handien munduan murgiltzea den. Txurdinagan proposamen bat dugu zuretzat Informatika familiako maila bakoitzean.
Maite duzu pertsonekin lan egitea? Gizarteratze zikloan ikasiko duzu zer den dinamizazio okupazionala, hezkuntza-laguntza, errehabilitazio psikosoziala...
Beti ikusi baduzu zeure burua bata zuri batekin probeten, matrazeen eta labetxoen artean... Kimika familian aurkituko duzu bilatzen ari zaren zikloa.
Energia berriztagarrietan trebatu nahi duzu? Etorkizuneko lanbide baten aldeko apustua iraunkortasunaren esparruan.