Berriro ere lortu dute! Aurten ere, FP Txurdinagako ikasleak hautatuak izan dira abenduaren 1ean eta 2an Bilbon ospatu den Ekintzailetzan Murgiltze jardunaldian. Haien proiektuak nabarmendu egin dira aurkeztutako guztien artean eta oso harro gaude haietaz.

Hautatuak hauek izan dira: Aritz Jaber Lopes bere garapen teknologikoko enpresa Beltz Dev S.L.-rekin; Iker Gisasola Ikergisa Akademia-rekin, formakuntzaren aldeko apustua; eta Peio Carballo eta Eduardo Denis Tanase bikoteak 24racks cloud proiektuarekin, hodeiko zerbitzuen ekimena.

Zorionak denoi! Honek erakusten du Txurdinagan profesionalak ez ezik, aldea egiten duten ideiak dituzten etorkizuneko ekintzaileak ere prestatzen ditugula.

linkedin facebook pinterest youtube rss twitter instagram facebook-blank rss-blank linkedin-blank pinterest youtube twitter instagram