HackTXoko

h4ckTXok0 - Cibersegurtasun kluba

h4ckTXok0 Txurdinagako ikasleek sortu eta kudeatutako hacking kluba da. Zibersegurtasunarekiko jakin-mina dutenentzat, elkarrekin antolatu, erronkak planteatu eta modu praktiko eta elkarlanekoan ikasten duten espazioa.

Ikasleek eurek kudeatzen dute kluba. Zentroak espazioa, baliabideak eta behar denean laguntza eskaintzen ditu, baina protagonista nagusiak ikasleak dira, eta honako hauek egiten dituzte:

  • Ohiko bilerak egitea: praktikatzeko guneak, erronkak ebaztea eta talde-lanean ikastea, zentroan bertan edo online.
  • CTF lehiaketetan parte hartzea: klubaren ordezkari gisa nazioarteko lehiaketetan parte hartu eta beren ezagutzak erakustea.
  • Elkarlana bultzatzea: kideek aurrerapenak partekatu eta ikasitakoa komunitatean zabaldu.
  • Prestakuntza hobetzea: ikastaro, hitzaldi eta kongresuetan parte hartzeko aukera.

Nori zuzendua dago?

  • Informatika eta zibersegurtasun zikloetako ikasleei.
  • Zibersegurtasunarekin loturarik ez duten beste ziklo batzuetako gaian interesa duten ikasleei.
  • Ikasten eta lankidetzan jarraitu nahi duten ikasle ohiei.

Ikasi. Apurtu. Konpondu. Partekatu. Eta batez ere, gozatu.

CIFP Txurdinaga LHIko ikasleak

hacktxoko@fptxurdinaga.com

1.

2.

3.

 

Azken bultzada behar duzu?

Zalantzarik baduzu eta gure zentroan prestatzen hasi baino lehen argitu behar badituzu, jar zaitez gurekin harremanetan eta pozik erantzungo dizugu: telefonoz, posta elektronikoz edo aurrez aurre.
Zure zain gaude!

Ezagutu zenuen h4ckTXok0 - Cibersegurtasun kluba?

Zer iruditu zaizu proiektua?

CIFP Txurdinaga LHIIn askoz gehiagotan egiten dugu lan!

Kontsultatu gainerakoak behealdeko ikonoetan!
HackTXoko
Ikasenpresa
Urratsbat
rocket linkedin facebook pinterest youtube rss twitter instagram facebook-blank rss-blank linkedin-blank pinterest youtube twitter instagram