Gipuzkoako Albisteak egunkariak gure ikastetxean Basque Quantum to FP proiektuaren barruan egiten ari garen lanaren berri eman du. BasQ ordenagailu kuantikoari buruzko erreportaje batean —joan den urrian Donostian instalatu zuten—, egunkariak azpimarratzen du CIFP Txurdinaga ikastetxetik teknologia hau Lanbide Heziketako ikasleengana hurbiltzen ari garela.
Artikuluak "BasQ2FP" ekitaldiak aipatzen ditu, gure ikasleek konputazio kuantikoaren kontzeptuak eta aplikazioak zuzenean ezagutzeko antolatu ditugunak. Duela gutxi arte zientzia fikzioa zirudien teknologia bat, eta orain gure ikasleek eskura dute.
Gipuzkoako Albisteak bezalako hedabide batek LHren papera arlo honetan aintzatestea froga bat gehiago da bide onetik goazela. Konputazio kuantikoa jada ez da unibertsitateen eta ikerketa zentroen kontua soilik: LHn ere ikasten da.
Maiatzaren 6tik 10era bitartean, Quantum Astea ospatu da gure zentroan. Ekimen honen bidez, mekanika eta konputazio kuantikoa gerturatu zaizkie Lanbide Heziketako ikasleei, dibulgazio- eta prestakuntza-jarduera ezberdinen bidez.
Astea mekanika kuantikoaren oinarrien aurkezpen orokorrarekin hasi zen. Asteartea, asteazkena eta osteguna PQC (Post Quantum Cryptography) eta QKD (Quantum Key Distribution) kontzeptuetan zentratu ziren, batez ere Cibersegurtasun zikloko ikasleei zuzenduta.
Azken eguna konputazio kuantikoari eskaini zitzaion, eta Bizkaiko hainbat zentrotako ikasleek hartu zuten parte, tartean Tartangako ikasle gonbidatuek ere bai.
Zentroaren izenean, esperientzia hau oso positibotzat jotzen dugu, teknologia kuantikoarekiko interesa pizten lagundu duelako, eta haren aplikazioak etorkizun profesionalera hurbildu dituelako.
