Egun hauetan, Txurdinaga LHIIko bigarren mailako ikasleek euren ekintzailetza-proiektuak defendatu dituzte, Demako "Enpresari" lehiaketako finalista gisa. Enplegagarritasun moduluan landutako negozio-ideiak aurkeztu dizkiete Demako arduradunei. Argazkian, Energia Berriztagarrietako taldea ikus dezakegu "GREEN STRADA" proiektuarekin. Sari-banaketa ekainaren 8an egingo da, eta orduan jakingo dugu nortzuk diren irabazleak. Zorte on, talde!!


Gure ikasle Aritz Jaber Lopesek Lehen Saria lortu du Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Provider lehiaketan.
SustainaAI izeneko bere proiektuak ikuspegi berritzailea eskaintzen du iraunkortasunaren eta adimen artifizialaren inguruan, eta 3.000 euroko diru-sariarekin saritua izan da, baita BIC Bizkaiako ekintzailetza-gelan sei hilabeteko egonaldiarekin ere. Leku ezin hobea da bere ideiari forma ematen jarraitzeko eta merezi duen bezala hazteko.
Txurdinagan oso harro gaude Aritzek lortutakoaz eta arrakasta honen atzean dagoen lanaz. Izan ere, hau ez da ideia onen kontua bakarrik, ahalegina, etengabeko lana eta talentua dira benetako gakoak.
Zorionak, Aritz! Hau hasiera besterik ez da 馃挭馃殌


Joan den maiatzaren 8an, Aritz Jaber L贸pezek parte hartu zuen Ekintzailetza Teknologikoko Provider lehiaketaren VI. edizioko finalean, SustainaAI: ingurumen-betebeharren betetzea automatizatzeko adimen artifiziala izeneko proiektua defendatuz.
Ekitaldia BIC Bizkaian ospatu zen, eta berrikuntza eta teknologiaren arloan etorkizun handiena duten profilak bildu zituen. Epaimahaia sektoreko adituek osatu zuten, eta hainbat ikastetxetako ikasleek aurkeztutako proposamenak baloratu zituzten.
Zorionak Aritzi egindako lan bikainagatik, eta gure partetik, arrakasta handia opa diogu bere ibilbide profesionalean.
