Aritz Jaberrek bere TenBeltz enpresarekin parte hartu du Urratsbat sarietan.

Urratsbat enpresa propioa sortu nahi duten pertsonak laguntzeko diseinatutako programa bat da. Erdi-mailako eta goi-mailako Lanbide Heziketako bigarren mailako ikasleei, ikastetxeko ikasle ohiei eta formakuntza arautu gabeko edo urrutiko prestakuntza ikastaroen bidez ikastetxearekin lotura duten pertsonei zuzenduta dago.

Programa honek aholkularitza integrala eskaintzen du negozioa abian jartzea errazteko. Horrez gain, lehen hilabeteetan enpresaren jarduerarako ikastetxe barruan erabat hornitutako bulego bat erabiltzeko aukera ematen du. Proiektuak behar izanez gero, beste instalazioetara ere sarbidea eskaintzen da, hala nola ikastetxeko tailerretara, produktuaren prototipoak garatzeko fasean.

Zorte on!!

linkedin facebook pinterest youtube rss twitter instagram facebook-blank rss-blank linkedin-blank pinterest youtube twitter instagram