Argi duzu zer ikasi nahiko zenukeen? Egin zure zerrenda ikasi nahiko zenituzkeen ziklo eta herri guztiekin, lehentasun-ordenaren arabera, eta gogoratu aurrematrikula presentziala bada, lehen aukera gisa aukeratu duzun ikastetxean egin behar duzula, zenbat eta aukera gehiago aukeratu (gutxienez 10 aukera), orduan eta aukera gehiago dituzula komunitateko ikastetxeren batean plaza bat lortzeko.
Aurrematrikula gure ikastetxean egiteko, honako hauek hartu behar dituzu kontuan:
- Aurrematrikula egin nahi duten PERTSONA GUZTIEK izena emanda EGON BEHAR DUTE IKASGUNEAN. Sartu hemen Ikasgunean izena emateko, oraindik egin ez baduzu.
- NAN, AIZ edo pasaporte originala eta kopia bat aurkeztu behar dira.
- Ikasketak amaituta badituzu, eskatutako ziklora edo zikloetara sartzeko espediente akademikoa aurkeztu beharko duzu, baldin eta 2015-2016 ikasturtea baino lehen amaitu baduzu edo beste autonomia-erkidego batetik bazatoz.
- Oraindik ikasten ari bazara (DBH, Batxilergoa edo beste zikloren bat) edo Euskadin sartzeko probara aurkeztu bazara, ez da beharrezkoa espediente akademikoa ekartzea, beste autonomia-erkidego batetik etorri ezea.
- Adingabea bazara, aita, ama edo legezko tutore batekin joan beharko duzu.
- Desgaitasunerako erreserba egiteko aukera baduzu: Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuetako Departamentuak edo organo baliokideak emandako ziurtagiria.
- Goi-mailako kirolarientzako edo errendimendu handiko kirolarientzako erreserba egiteko aukera baduzu: izaera hori ematen duen adierazpen ofiziala.
- Aurrematrikula zure lekuan beste norbaitek egitea nahi baduzu, honako hauek ekarri beharko dituzu:
- Zure NANaren kopia bat.
- Bere NANaren kopia bat.
- Aurrematrikula pertsona horren esku uzten duzula adierazten duzun baimena.
- Eskabideak eta agiriak entregatzea:
- Espediente akademikoa edo bestelako dokumentazioa entregatzea, beharrezkoa izanez gero: ekainaren 30era arte.
Deskargatu hemen Euskadiko LHko aurrematrikularen eta matrikularen egutegia.