Titulu eskaera

Hauek dira urratsak:

  1. Bidali mezu elektroniko bat bulegoa@fptxurdinaga.com helbidera, honako datu hauekin:
    • Izen-abizenak.
    • Identifikazio-agiria.
    • Heziketa-zikloa.
    • Amaiera: URTEA eta ZENTROA.
    • Familia ugaria: (BAI edo EZ) eta familia ugariaren titularraren NAN zenbakia.
    • Posta elektronikoa eta telefonoa.
    • Online edo Aurrez aurre.
  2. Online izapidea: Datuak bidaltzen dizkiguzuenean, Ikasgunearen bidez egin ahal izateko jarraibideak erantzungo dizkizuegu.
  3. Aurrez aurreko izapidea: Zuen datuak ditugunean, posta elektronikoz bidaliko dizuegu ordaiketa-gutuna, dagozkion tasak ordaintzeko. Ordainketa egin ondoren, eta tasak bulegoko ordutegian ordaindu izanaren egiaztagiria ekarri beharko duzu, edo aldez aurretik hitzordua eskatu maiatzean, ekainean eta uztailean, eta titulua eskatu izanaren frogagiria emango dizuegu (agiri hori baliozkoa da titulua eman arte).

linkedin facebook pinterest youtube rss twitter instagram facebook-blank rss-blank linkedin-blank pinterest youtube twitter instagram