
Gizarte Integrazioari buruzko 2. mailako Zaira Echevarria ikasleak, ikasketak oso nota onarekin amaitu dituenak, saria jaso du Deustuko Unibertsitatean, KDK sarien 27. edizioan, hezkuntza-etapa desberdinetako beste ikasle batzuekin batera. Ekitaldia Auditorioan izan da, Unibertsitateko errektoreordeak sailburuordeak* (ikus oharra) buru zela, eta, beste agintari batzuen artean, Barakaldoko egungo alkatea ere bertan izan da. Gure ikaslea izan da saritu bakarra goi-mailako ziklo bateko prestakuntza arrakastaz amaitzeagatik.
Hemendik, beste behin ere, Zaira zoriondu nahi dugu, eta Unibertsitatera joateko eta irakasle-ikasketetako gradu bikoitza egiteko duen amets hori arrakastaz betetzea opa diogu.
Zorionak, Zaira!