
Zientzia gustuko baduzu eta kimikaren errege edo erregina bihurtu nahi baduzu, Analisi eta Kalitate Kontroleko Laborategiko zikloa zure bidea da. Laginak aztertzen, probak egiten eta produktuen bikaintasuna bermatzen ikasiko duzu.
Prestatu laborategiko cracka izateko! Ez pentsatu gehiago eta egin bat abentura zientifiko honekin!
2.000 ordu

El acceso a los ciclos de grado superior requiere el cumplimiento de al menos una de las siguientes condiciones:
2.000 ordu
Laborategiko jarduerak eta laginketa-plana antolatzea eta koordinatzea. Eginkizun horretan, materia eta produktuen gaineko era guztietako saiakuntzak eta analisiak egingo dira, ikerkuntzara eta kalitate-kontrolera bideratuak.
Profesional hau gai izango da:
• Produktu baten propietate fisikoak, kimikoak, mikrobiologikoak eta bioteknologikoak ezaugarrituko dituzten saiakuntzak eta analisiak egiteko.
• Produktu motaren araberako teknika analitikorik egokiena zehazteko.
• Laginketa-plana antolatzeko eta lagina hartzeko.
• Laginaren zehaztapen analitikorako beharrezkoak diren materialak eta tresneria ezarritako baldintzetan prestatzeko eta mantentzeko.
• Analisiaren aurretik lagina prestatzeko, laborategiko oinarrizko eragiketen bitartez.
• Analisiaren ondorioz lortutako datuak ebaluatzeko eta ezarritako euskarrietan erregistratzeko.
• Laborategiaren berezko informazio- eta komunikazio-teknologiak aplikatzeko.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Lanak:
• Profesional honek enpresa edo laborategietan egiten du lan, bai kalitate-kontrolera eta ikerkuntzara bideratutako materia eta produktuetan saiakuntza fisikoak, fisiko-kimikoak, analisi kimikoak eta tresna bidezkoak egin behar dituztenetan eta bai, besteak beste, ingurumenaren edo elikagaien arloetan proba mikrobiologikoak eta bioteknologikoak egin behar dituztenetan.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
• Laborategi kimikoko analista.
• Laborategi mikrobiologikoko analista.
• Materialen laborategiko analista.
• Nekazaritzako elikagaien industrietako laborategiko analista.
• Transformazio-industrietako laborategiko analista.
• Prestakuntzako, ikerkuntzako eta garapeneko zentroetako analista.
• Elikagaien industrietako, ingurumen-enpresetako eta industria bioteknologikoetako analista mikrobiologikoa.
• Edateko uren eta hondakin-uren analista mikrobiologikoa.
• Farmazia-industriako kontrol mikrobiologikoko analista.
• Lehengaien eta bukaturiko produktuen analista.
• Kimika industrialeko laborategiko teknikaria.
• Askotariko manufaktura-industrietako kalitate-kontroleko teknikaria.
• Fabrikazio mekanikoko produktuen saiakuntzetako teknikaria.
• Eraikuntza-materialen saiakuntzetako teknikaria.
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.