Orientazioa

Lanbide-Informazio eta Orientazioko Zerbitzua –LIOZ- Hezkuntza Komunitateko laguntza-baliabide bat da, barne zein kanpoko erabiltzaileentzat lan egiten duena, baina batez ere ikasleentzat.

Xede nagusia, Europatik markatutako ardatz estrategikoekin bat eginda, ikusgarri, eskuragarri, hurbil, erabilgarri eta kalitatezkoa den eta sarean konektatua dagoen zerbitzu gisa funtzionatzea da.

Gure ikastetxeko Lanbide Orientazioko eta Tutoretzako Planak -POPAT- , 2018-2021eko Lanbide Heziketako V. Euskal Planarekin batera, "4.0 gizartearen benetako beharretara egokitutako lanbide-orientazioa bultzatzen eta garatzen" laguntzen du.

Bertan, hainbat helburu eta ekintza biltzen dira irakasle-tutoreari, ikasleei, hezkuntza-komunitateko gainerako kideei eta ikastetxetik kanpoko pertsona, enpresa eta erakundeei zuzenduta.

Zertan lagunduko dizut?

Azken bultzada behar duzu?

Zalantzarik baduzu eta gure zentroan prestatzen hasi baino lehen argitu behar badituzu, jar zaitez gurekin harremanetan eta pozik erantzungo dizugu: telefonoz, posta elektronikoz edo aurrez aurre.
Zure zain gaude!

Ezagutu zenuen Orientazioa?

Zer iruditu zaizu zerbitzua?

CIFP Txurdinaga LHIIn askoz gehiago aurkituko duzu!

Kontsultatu gainerakoak behealdeko ikonoetan!
rocket linkedin facebook pinterest youtube rss twitter instagram facebook-blank rss-blank linkedin-blank pinterest youtube twitter instagram